trenak pasatzean

2007年2月27日 星期二

Maite Zaitut - Uxue Apaolaza

Bakarrik esnatu zara, azken hilabeteetan egin duzun bezala, eta gaur arte ez zara ohartu horretaz, ez zaizula gustatzen bakarrik esnatzea, gaur ez. Aspaldi inork ez dizu «maite zaitut» esan, eta ohartu zara hori ere ez zaizula gustatzen, edo ez zaizula gustatzen, gaur.

Atzo adiago ibili bazina, beharbada izango zenuke norbait ondoan, maite zaitut esan gabe ere, maite zaitut entzuteko beharra gogoratzea eragotziko zizunik. Ez zegoen adi egon beharrik ere, internetek emaitza onak ematen ditu gau baterako denbora-pasak aurkitzeko, eta gaur begiratzeko gorputz gaztea izango zenuke ondoan, edertasunaz pentsatzeko maitasun beharraz baino.

Beldurra sentitzen duzu movilak memoria betea duela esaten dizun bakoitzean, zein mezu ezabatu erabakitzea kosta egiten zaizulako, hainbeste urte dira SMSak pilatzen, eta beldur prebentiboak eragotzi egiten dizu beharbada noizbait entzun nahiko dituzunak ezabatzea.

Sakatu duzu botoia, bandeja de entrada, hantxe mezuak, ireki duzu behar zenuena, irakurri eta ez duzu irribarrerik egin. Zer jartzen du hain aspaldiko mezu horretan? Balio dute maite zaitut fosilduek? Borrado mensajes.
posted by amildegitik at 下午12:56

0 Comments:

发表评论

<< Home