trenak pasatzean
2007年4月18日 星期三
Noiz hasi ote - Unai Iturriaga
Noiz hasi ote zen dena, Izarren hauts urrunean?
Kubrick-ek hezurra jira arazi zuen unean?
Bilintxen negar anpulu soil batekin Urumean?
Behin izan nintzen umean? New Yorken Zero Gunean?
Kutxa metafisikoen barreneko hutsunean?
zure egongelan? Nire logela xumean?
Agian dena bukatu zela esan nizunean.
Laissez faire ta laissez passer Ba al da libre izaterik?
Grinen liberalismoaz zer diozu Adam Smith?
Ekonomiak akaso, bihotzak ez du legerik.
Ez milurte batek ez bik, ez du beratu jenderik.
Ez dago su betikorik ez dago ihes beterik…
Koadro beltz bat zurian utzita joan zen Malevich,
Zergatik ez dago dutxan zuk utzitako ilerik?
Norberak sortu min hori da norberaren oinaze:
nola herioren soak limurtu zuen Pavese
egonarririk gabeko piztiok ere halaxe.
Musu labur, musu luze despedidetako morse.
Nik ere izan nahi nuke batzutan Corto Maltese
baina nire “Escondidan” izarak ez daude heze…
Arrakalatuz dihoaz desertuak bezalaxe.
“Hautazko desertua da ez badago ur beharrik”.
Nire iritziz errua dute Laboak ta Sarrik
Hertzainak-ek, politikak, ta hiru-lau amets larrik…
Ez dago fikzio txarrik, baina bizitzan alperrik.
Ezin da eskatu irri bat entzun nahi gabe negarrik,
Lotan sozialista izan kapitalista itzarrik…
Horregatik gosaltzen dut goizero bakar-bakarrik.

posted by amildegitik at 下午1:19

0 Comments:
发表评论
<< Home